PARTIDA AZKARRETAKO XXV. EUSKAL ZIRKUITUA – 2012KO ADISKIDETASUNAREN ZIRKUITUA.

 

 

 

OINARRIAK.

 

1)    Azkarretako Euskal Zirkuitua koordinatzen duen Euskal Xake Federakuntzari eskatuko dioten klubek parte hartzerik izanen dute. Iazko parte hartzaileak izen emandakotzat jotzen dira.

2)    Klub horiek antolatutako torneoak Adiskidetasunaren Zirkuiturako puntuagarriak izanen dira. Beste talderen batek antolatzen badu, puntuagarria izanen da gutxienez parte hartzaileen erdia Zirkuitukoak baldin badira (A, B, C eta horrelako taldeak kontutan hartuta). 5 minutuko torneoak izanen dira guztiak.

3)    Klub batek torneoan bi talde edo gehiago baditu, posturik onena lortzen duen taldeak soilik puntuatuko du.

4)    Puntuatzeko taldeek beren jokalariak erabili behar dituzte, gutxienez % 75ean.

5)    Parte hartzeko, Euskal Xake Federakuntzari 2012ko martxoaren 20a baino lehen jakinarazi behar zaio, idatziz, posta elektronikoz edo telefonoz. Geroago ere egin daiteke, baina ordutik aurrerako torneoak soilik puntuatuko zaizkie.

6)    Talde guztiek lehenbailehen zirkuituko koordinatzaileari jakinarazi behar dizkiote hurrengo datuak: Bere torneoaren izen osoa, data, parte hartuko duten taldeetako jokalarien zerrendak (ahalik eta osatuenak) eta egoki iritzitako gainerako informazioa.

7)    Zirkuituan parte hartzen duten taldeentzako puntuak horrela banatuko dira torneoetan: 1) 12; 2) 10; 3) 8; 4) 7; 5) 6; 6) 5; 7) 4; 8) 3; 9) 2; 10) 1. Hortik atzerago sailkatutakoek puntu bat jasoko dute. Torneoaren datuak ahalik eta arinen bidali behar zaizkio Zirkuituko koordinatzaileari: Torneoaren izena, data eta azkeneko sailkapena. Horrela, modu azkarrean agertuko dira Euskal Xake Federakuntzaren web orrian, edozein ordenadoretik ikusgarri. Era berean, bestelako datuak erants daitezke: Argazkiak, bideoak, intereseko oharrak eta abar.

8)    Klub orok gutxienez Zirkuituko 8 talde gonbidatu behar ditu, taldeko lau jokalarirekin antolatzeko edo, zail badu, hiru jokalarirekin. Beti ere torneoaren ezaugarriak kontutan hartuta.

9)    Izena emateko kuota ordaindu behar izanez gero, informatuko da.

10) Torneoetan kluben 10 sailkapenik onenak soilik kontutan izanen dira azkeneko sailkapen nagusian.

11) Azkeneko sailkapen nagusian puntuen ezberdinketa ebazteko honelako irizpideak erabiliko dira:

a.    Zirkuituko taldeen artean irabazitako torneoak.

b.    Zirkuituko taldeen artean egindako bigarren postuak.

c.    Zirkuituko taldeen artean egindako hirugarren postuak.

d.    Hurrengo postuekin berdin.

e.    Hala eta guztiz ere, berdinketa mantenduko balitz, irizpide berberak erabiliko lirateke, torneoetan parte hartutako talde guztiak kontutan hartuta.

12) Lehenengo hiru sailkatuek trofeoa jasoko dute denboraldiko azkeneko torneoan.

13) Zirkuituan torneoak ugaritu direnez, 2012tik aurrera azkeneko sailkapen nagusian baloratzen diren torneoak 10era igo dira.

 

Koordinatzailea: Txelu Fernandez Gutierrez. Telefonoa: 699 37 42* **. Posta elektronikoa: “txeluxake@*****.com”.

 

            2011-03-03.

 

                Iturria: Euskal Xake Federakuntza.